Eta orain gu goaz!

Liburuak euskarazBizitzaren erritmoa zela eta, aspaldi ez nuen ordutegi zehatza eskatzen zuen ezertan izena ematen. Baina Oñatiko liburutegiko idazketa tailerrak tentatu ninduen: aurrean nuen Joxemari Iturralde idazle ezagunak zuzendutako idazketa ikastaroa egiteko aukera; gainera, literaturaz ni bezain interesatua dagoen jendea ezagutuko nuen. Eta doan; dena esan behar da.

liburuaz euskarazBada, hara joan nintzen eta hiru kurtso egin eta gero tailerra bukatu zen –iraupena hori delako–. Nire espektatiba ondo baino hobeto bete zen: irakurtzeari buruz ikasi nuen, eta baita ere neure testuak idaztea ere. Eta oso lagun interesgarriekin konpartitu nuen. 

Ez nuena inondik inora espero idazketa tailer horretatik gure sorkuntza propioa ateratzea: liburu bat, non taldekide bakoitzak bi ipuin eta bi haiku idatzi ditugun, eta hitzaurrea Joxemari Iturralderena da.

Izenburua Eta orain gu goaz! da eta herriko liburu-dendetan edota parte hartzen dugunon bidez lor daiteke. Irakurtzera animatuz gero, iritziak ongietorriak izango dira!

*Artikulu hau lehen aldiz Goiena aldizkarian argitaratu nuen: Eta orain gu goaz!.

Utzi iruzkina

Create a website or blog at WordPress.com

Up ↑

Design a site like this with WordPress.com
Hasi zaitez