Design a site like this with WordPress.com
Hasi zaitez

Saregilea

Egun horretan arraroa iruditu zitzaidan bera ez egotea. Orain dela hilabete bat izan zen, portutik pasatu eta emakumea ez zegoela berehala konturatu nintzen, nahiz eta aspaldi beragan arretarik ez ipini. Guztiok Saregilea esaten genion ta paisaiako zati bat bazen bezala geneukan; arnasa hartzen zuen estatua kutuna: egurrezko aulki batean eserita, gona ta alkondara beltzak eta... Continue Reading →

Nire bizitzako egun bat

—Ama, zuk ez nauzu ulertzen.  —Noski ulertzen zaitudala, nik ere hamaika urte izan nituen.  —Bai, baina beste garai batean.  —Aizu, ez dago hainbeste aldaketa nire belaunalditik zurera!  —Beno… telebista ikustera noa.  Harrituta gelditu nintzen, zer uste zuen neskatila honek? Baita minduta ere. Munduak azken hogeitamar urtetan izugarrizko aurrerapen bat egin balu bezala hitz egiten zuen.... Continue Reading →

Lidia

Lidiak korrika egiten zuen kaleetan zehar. Atzean, txosnak, Gatiburen kontzertua eta lagunak uzten zituen. Arnasestuka zihoan, masailak sutan nabaritzen zituen eta ilea begietan sartzen zitzaion arren kentzeko astirik ez zuen. Bi tantek bere aurpegia ikutu zuten eta Lidia oraindik azkarrago aritu zen. Belarrietara Alkondarieren lehenengo akordeak jendearen ohiuekin batera iritsi zitzaizkion. Berak han egon behar zuen lagunekin eta Markelekin... Continue Reading →

Create a website or blog at WordPress.com

Up ↑