Ibilbide hau zirkularra da: Mundakan hasi, Katillotxu mendiaren gailurretik igaro eta Mundakara itzultzen da. Bidetik, estazio megalitikoa eta bista ederrak aurkituko ditugu. Mundakako erdialdetik hasiko gara. Andra Mari elizako plazan ibilbidea erakusten duen kartela aurkituko dugu. Handik, PR-BI 176ko marka zuri-horiak ikusiko ditugu, bide osoan lagunduko digutenak. Herria zeharkatu eta, oinezko pasagunetik errepide orokorra igaro... Continue Reading →
Hil kanpaiak
Fermin eta Karmen Garizmendi baserrian bizi diren senar-emazteak dira. Agian papera batean egindako sinadurek batzen dituzte; beharbada, Jainkoaren aurrean egindako zina da elkarrekin mantentzen duena; edo, akaso, ohitura. Ez omen da maitasuna, behintzat. Hala ere, Karmeni Ferminen desagerpenak mintzen dio. Are gehiago kontuan hartuta bere senarrak aurreko egunean haien lurretan aurkitu zuen giza hezurdura lapurtua... Continue Reading →
Erlauntza
Ezkon aurreko agurra, landetxea, betiko lagun koadrila. Zer atera daiteke gaizki? Beste modu batean aurkeztuko dut: esan beharreko gauzak dauzkaten betiko lagun koadrila bat, asteburu bat etxe berdinean sartuta, alkohola eta drogen artean. Zer ez da gaizki aterako, ezta? Lagunen artean kristoren parranda izan behar zena egoera zaila bihurtzen da: kexak, trapu zaharrak, mina egiten... Continue Reading →
Losers (galtzaileak)
Pasa den urteko abuztuan Losers (galtzaileak) antzezlana aurkeztu egin zen Donostiako Antzoki Zaharrean. Hortik aurrera agertokiz agertoki dabil eta Oñatin ikusteko aukera eduki nuenean ez nuen galdu. Sarak (Aitziber Garmendia) eta Imanolek (Jon Plazaola) ez dute elkar ezagutzen, baina badaukate elkarren arteko antza: biek losers (galtzaileak) direla sentitzen dute. Zergatik? Beraien adineko pertsona batengatik sozialki... Continue Reading →
Gure Zirkua
Zirkua. Hitz berak bizia dauka. Mundu liluragarri bat, fantasia, magia eta ilusioz beteta iradokitzen digu. Hori da Gure Zirkua eta gainera guretzako. Euskaraz, eta euskal kulturaren presentzia etengabearekin. Lehen zirku euskaldun ibiltaria da eta aurtengoa bere hirugarren denboraldia (eta ikusten dudala laugarren aldia…); hala ere, uda honetan ez dira Oriotik mugituko. Segurtasun distantzia mantentzeko lortu... Continue Reading →
Lur eta Amets
Otsailaren 7an Lur eta Amets pelikula estreinatu egin zen eta, asteburu honetan ikusi eta gero, umeekin egiteko plan bikaina dela esan dezaket. Joseba Ponce eta Imanol Zikunegik zuzenduta, Carlos Zabalak idatzita, 87 minutokoa, euskaraz eta familia osorako da. Zeri buruz da? Lur eta Amets anai-arreba bikiak dira; Lur neskatila geldiezina eta ausarta, Amets mutiko lasaiagoa... Continue Reading →
Nautilus museoa: Mutrikuko ikasgune geologikoa
Gipuzkoako kostaldean dagoen Mutriku herrian aurkitzen dugu Nautilus museoa. Mutrikuko ikasgune geologikoa da eta bertan bere historia geologikoa, orain dela 120 milioi urtetik gaur egun arte, azaltzen da. Euskal kostaldeko geoparkeko flysch zaharrenak inguru honetan daude, flysch beltza hain zuzen, eta bere azterketen emaitzak museo txiki eta interesgarri honetan ikusgai daude. ⇒Zer ikusi dezakegu Nautilus... Continue Reading →