Egileak: Julio Santos (testua) eta Patricia Pérez (ilustrazioak)
Argitaletxea: Xarpa Books
Argitalpen data: 2021ko maiatzaren 20
Orrialde-kopurua: 144
Formatua: azal biguna
Generoa: haur literatura irudiztatua
Julio Santos: «Lanbidez informatikoa banaiz ere, betidanik izan dut idazketa nire zaletasunen artean. 2013. urtean, nire ametsetako bat hasi nuen: familian eta autokarabanaz, 3 urtez munduan barrena bidaiatzeko egitasmoa (www.cuatroporelmundo.com). Bidaia horretan, egundoko ametsa sortu zen, “Txano eta Oskarren abenturak”, egun Patriciarekin batera lanean dihardut. Teknologia, maker mugimendu, nobela beltz eta sormen eta dibertsioa sortzen duen edozein gauzaren zale banaiz ere».
Patricia Pérez: «Haurrentzako liburu, animazio filma, liburutegi eta nire semearekin batera sarri bisitatzen ditudan liburu denden maitemindua naiz. Gehien atsegin dudana ilustrazioa dela argi ikusi nuenean, Diseinu Grafiko ikasketak burutu nituen. Hortaz, Juliok haurrentzako liburuen sail bat burutzeko egitasmoa aurkeztu zidanean, tentazioari eutsi ezinik, sailaren pertsonaiak zein unibertso grafikoa diseinatzeari ekin nion».
⊗⊗⊗⊗⊗⊗⊗⊗⊗⊗⊗⊗⊗⊗⊗
Sinopsia:
Kaixo! Nire izena Txano da eta anaia biki bat dut, Oscar. Oporretako azken egunak ziztuan zihoazen, eta gu aitona-amonen herrian ginen, egun batzuk pasatzen. Badakizu zer esan nahi duen horrek: denbora librea, lagunak, lasaitasuna… Edo hori uste genuen guk, behintzat. Gau batean, ezkutaketan jolasten ari ginela, libreta zahar bat aurkitu genuen eskorta abandonatu batean. Libreta ireki, eta izen bat, esaldi bat eta misterio bat agertu zitzaizkigun bertan. Hiru egun behar izan genituen misterioa argitzeko, eta, azkenean, egunkarian ere atera ginen! Ausartzen zara hiru egun horiek gurekin pasatzen?
⊗⊗⊗⊗⊗⊗⊗⊗⊗⊗⊗⊗⊗⊗⊗
Hemen dugu Txano eta Oscar anaien abenturak bildumaren zortzigarren liburua: Arrano bikoitza. Liburu bakoitza autokonklusiboa bada ere, nik gomendatzen dut ordenan irakurtzea, gai batzuei buruzko informazio gehiago izango baitugu aurrekoak irakurri baditugu. Nire erreseinak irakurri nahi badituzue, izenburu bakoitzean klika besterik ez duzue egin behar:
Patriciaren ilustrazioak egiten digu harrera azalean, eta jakin-mina bertan hasten da: zer begira daude gure lagunok? Eta zein da betaurrekodun mutil hori? Ni ere mundu koloredun horretan sar naiteke? Azken galdera horren erantzuna: bai, liburuaren orrien artean murgiltzea besterik ez da egin behar. Eta horrela, beste bi galderei ere erantzuna aurkitzen zaie.
Udak aurrera jarraitzen du eta gure lagun bikiak aitona-amonaren herrira doaz egun batzuk pasatzera. Baina ez dira bakarrik egongo: Raulen familiaren herria ere bada eta adiskideak gonbidatu ditzakete. Hori dela eta, han elkartzen da kuadrilla osoa: Txano, Oscar, Sara-Li, Raul, Sonia, Esmeralda, Maxi txakurra eta Flash urtxintxa.
Herrian intimitatea ezin bada eduki ere, heldu guztiek denari buruz berri jasotzen dutelako, badauz gauza on ugari: askatasuna, oporraldia, lagunekin denbora pasa… Hala eta guztiz ere, gure lagunok faltan botatzen dute abentura berri bat bizitzea (ez dute nahiko eduki, ba!), eta, gutxien espero dutenean, agertzen da. Koadernotxo bat aurkitzen dute, gizon ezezagun batena, zeinek misterio baten pistak idatzita utzi ditu. Ez dago esan beharrik gure gaztetxook lehenbailehen hasten direla hura argitzen.
Goi mailako abentura izango da hori: elkar lanean aritu beharko dute, betiko moduan, talde-lana daukan garrantzia berriz ere aipatzen. Beldurra pasatuko dute, pixka bat ere sufrituko dute, baina saria merezi izango du. Gainera, lagun berri bat egingo dute —azalarena, bai—, Sara-Liren oraindik gehiago harrituko ditu —gaitu— eta batzuek lehen maitasunaren ziztadak sentitzen jarraituko dute.
Aurreko zazpi liburuetan bezala, Julioren letrak eta Patriciaren ilustrazioak elkarren osagarri bikain dira, eta edizioa zainduta eta ederra da.
Gogoratzen dizuet Txano eta Oscarren web orrian informazio gehiago irakurri eta bildumako lehenengo bi liburuak doan deskargatu ditzakezuela; modu paregabea anaiak ezagutzeko, oraindik egin ez baduzue. Erremediorik gabe harrapatuko zaituztete!!
Booktrailerra: