Design a site like this with WordPress.com
Hasi zaitez

Erreseina: Txano eta Oscar anaien abenturak. Aurora misioa

Txano eta Oscar 9Egileak: Julio Santos (testua) eta Patricia Pérez (ilustrazioak)

Argitaletxea: Xarpa Books

Argitalpen data: 2021ko urriaren 2

Orrialde-kopurua: 144

Formatua: azal biguna

Generoa: haur literatura irudiztatua

julio-santosJulio Santos: «Lanbidez informatikoa banaiz ere, betidanik izan dut idazketa nire zaletasunen artean. 2013. urtean, nire ametsetako bat hasi nuen: familian eta autokarabanaz, 3 urtez munduan barrena bidaiatzeko egitasmoa (www.cuatroporelmundo.com). Bidaia horretan, egundoko ametsa sortu zen, “Txano eta Oskarren abenturak”, egun Patriciarekin batera lanean dihardut. Teknologia, maker mugimendu, nobela beltz eta sormen eta dibertsioa sortzen duen edozein gauzaren zale banaiz ere».

 

IlustratzaileaPatricia Pérez: «Haurrentzako liburu, animazio filma, liburutegi eta nire semearekin batera sarri bisitatzen ditudan liburu denden maitemindua naiz. Gehien atsegin dudana ilustrazioa dela argi ikusi nuenean, Diseinu Grafiko ikasketak burutu nituen. Hortaz, Juliok haurrentzako liburuen sail bat burutzeko egitasmoa aurkeztu zidanean, tentazioari eutsi ezinik, sailaren pertsonaiak zein unibertso grafikoa diseinatzeari ekin nion».

⊗⊗⊗⊗⊗⊗⊗⊗⊗⊗⊗⊗⊗⊗⊗

Sinopsia:

Kaixo! Txano dut izena, eta anaia biki bat dut: Oscar. Ikasturte berria hastear zegoen eta horrek esan nahi zuen ez genuela abentura gehiago izango denbora batean. Izan ere, egunero goiz jaikitzen, etxeko lanak egiten eta azterketak prestatzen ibili behar bagenuen, nondik atera denbora misterioak argitzen ere ibiltzeko? Baina oker geunden, oso oker! Esmeraldaren urtebetetzerako oparia aukeratzen ari ginela, Sara-Lik ikuspen bitxi bat izan zuen. Xake-joko berezi bat izan zen guztiaren eragilea. Beste dimentsio batera ere bidaiatu behar izan genuen, pentsa! Abentura prest dago. Gurekin etorri nahi?

⊗⊗⊗⊗⊗⊗⊗⊗⊗⊗⊗⊗⊗⊗⊗

Bi urte igaro dira Txano eta Oscar abenturak bildumaren lehen liburua argitaratu zenetik, eta gaur bederatzigarrena aurkeztu nahi dut: Aurora misioa. Pozgarria da niretzat, asko gustatzen zaidalako umeentzako bilduma hau. Jarraian, aurreko zortzietako nire erreseinen estekak utziko ditut:

Harri berdea

Maxi operazioa

Jadezko dragoia

Dogon herriaren sekretua

Konjuru eskarlata

Lurpeko bizilagunak

Lehen enperadorearen hilobia

Arrano bikoitza

Nahiz eta liburu hauek modu independentean irakur daitezkeen, Juliok ohar txikiak jartzen dituelako egokia denean, nik beti aholkatzen dut ordenan irakurtzea; uste dut interesgarriagoa eta konpletoagoa dela. Horrela, Misio Aurora-ra iristen garenerako ezagunak ditugu biki protagonistak, Txano eta Oscar, eta haien inguruko pertsonarik hurbilenak: gurasoak, Barbara eta Alex; arreba, Sara-Li; maskotak, Maxi eta Flash, eta lagunik onenak, Sonia, Raul eta Esmeralda. Talde anitza, jada familiatzat hartzen duguna!

Gure lagunek abentura handi bat bizi izan dute aurreko liburu bakoitzeko, ezaugarri komun bat dutenak: udako oporraldian gertatu dira. Baina gauza on guztiak amaitzen dira, eta eskolara itzultzeko unea iritsi zaie. Lehenago, Esmeraldaren urtebetetzea ospatzen dute eta xake berezi bat oparitzen diote, Sara-Liri sentsazio mistikoa eragiten diona. Xake horri esker, aurreko abenturetako pertsona batekin topo egiten eta hurrengo abentura bizi dute. (Ez da aurreko liburuetako pertsonaiak gurutzatzen diren lehen aldia, eta asko gustatzen zait).

Badirudi Txanok eta Oscarrek eta beren lagunek nahi duten guztia lortzen dutela. Sara-Lik protagonismo berezia du berriz ere, askotan nahiko lukeena baino gehiago, eta presioa jasatea kostatzen zaio. Zorionez, hor daude koadrilako besteak laguntzeko eta beharrezkoa denean aurrerapausoa emateko. Beste behin ere, elkarrekin lan egitea funtsezkoa dela erakusten dute, eta denek dutela zerbait emateko.

Magia handia dago Misio Aurora-n. Udan egin zituzten bidaiak harrigarriak izan ziren, bai, baina oraingoan beste dimentsio bateraino bidaiatzen dute! Magiaz gain, maitasuna, adiskidetasuna, laguntasuna, akzioa, fantasia… ere aurkitzen ditugu. Aurrekoak bezala, Juliok ere modu sinple eta argiz idatzi du istorio hau, eta Patriciaren ilustrazio biziek laguntzen dute; ez dago orrialde bakar bat ere xehetasun magikorik gabe. Laburbilduz, irakurketa entretenigarria, hezigarria eta bisualki erakargarria da, zazpi urtetik gorako irakurleentzat aproposa.

Misio Aurora irakurtzera animatzen zaituztet, esteka honetan eros dezakezuena. Gabon hauetarako opari ezin hobea da. Bildumaren web orria bisitatzera ere animatzen zaituztet: txanoyoscar.com. Bertan, liburu eta egileei buruz gehiago jakin ahal izango duzue; eta lehen bi liburuen edizio digitala doan deskargatu, hainbat hizkuntzatan.

Booktrailerra:

One thought on “Erreseina: Txano eta Oscar anaien abenturak. Aurora misioa

Add yours

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

Create a website or blog at WordPress.com

Up ↑

%d bloggers like this: