Badakit

Deba

Badakit non zauden

Badakit nora joan

Hemen nago, ordea, zure beharra nire barnean

Hain erraza izan liteke

blokeo mental hori hautsi eta zure bila joatea

aurrez aurre elkar begiratu

nabaritu zure indarra, babesa, kemena

neure arima bete

Baina nola egin ote, bada, zugana iristeko,

zure bultzada falta badut?

Bidali, bidali ausardia

bidali, mesedez, aurrean egon gabe ere

nahiz eta nik zu ezin ikusi, nahiz eta zure bihotza ezin sentitu

Esna nazazu eta zuregana iritsiko naiz

Non zauden badakit eta

Nora joan badakidalako

Utzi iruzkina

Create a website or blog at WordPress.com

Up ↑

Design a site like this with WordPress.com
Hasi zaitez