Egilea: Joxean Sagastizabal
Argitaletxea: Alberdania
Argitalpen data: 1994
Orrialde-kopurua: 118
Formatua: azal biguna azal-hegalekin
Generoa: umorea
Joxean Sagastizabal Eibarren jaio zen, 1956an. Ekonomia eta maisu ikasketak egin zituen, eta euskara ikaslea izan zen, literatura-jaruderara bakarrik dedikatzen hasi aurretik.
⊗⊗⊗⊗⊗⊗⊗⊗⊗⊗⊗⊗⊗⊗⊗
Sinopsia:
Umorea da eleberri honen ardatza. Umorea literatur tratamendu egokiz egina, estilo arinez, generoaren arauekiko berritzaile, eta beste berezitasun garrantzitsu batekin: arrakasta. Giharren bat ukitu izango du liburu honek euskaldun berri edo zaharberrituen gorputzean, nork bere burua identifikatua sentitzeraino pasarteren batean edo bestean. Izan ere euskal belaunaldi baten ispilu konplexurik gabea da Kutsidazu bidea, Ixabel.
⊗⊗⊗⊗⊗⊗⊗⊗⊗⊗⊗⊗⊗⊗⊗
1978 urtean, Juan Martin, 18 urteko euskara ikaslea, Tolosaldera iristen da. Bere asmoa euskara hobetzea da, horretarako, uda bertako baserri batean pasatuko du: familiarekin bizi eta herriko euskaltegian ikasiko du.
Ezusteko handia hartu du iristean: ez du haien euskara ulertzen! Gainera, familia nahiko zelebrea da, Ixabel ezik. Ixabel berezia da, hitzaren zentzurik onenean: polita, jatorra, batua badaki… protagonista liluratuta gelditzen da neskarekin.
Euskaltegiko ikaskideak eta irakaslea ez dira atzera gelditzen, bakoitza ezberdina da eta zelebreak ere bai. Argi dago Juan Martin ez dela aspertuko uda honetan! Gu ere ez, haren bizipenak irakurtzen ditugun bitartean.
Oso erraz irakurtzen den liburua da Kutsidazu bidea, Ixabel. Eta asko dibertitzen duena ere bai. Estiloa umoretsua da, eta esango nuke euskaldun guztiok —berriak eta zaharrak— identifikatuta sentitu gaitezkeela, eta algaraka barre egingo diogula gure buruari.
Liburu honi buruzko filma egin da, baita antzezlana ere. Hainbat euskaltegi eta ikastoletan irakurtzeko erreferentea da. Joxean Sagastizabalek espero zuen hedatzea soberan gainditu du.
Liburu hau hainbat liburu-dendatan eros daiteke, ziur zure herrikoan aurkituko duzula!
Utzi erantzun bat